Zergatik psikoanalisia?

2019-02-21T00:41:10+00:00

Baten batek, kolega batek uste dut, horrelaxe galdetu zidan, bapatean. Hausnarketa merezi du. Norberak bere buruari galdetu egiten dio. Ez dakit zuri gertatzen zaizun, irakurle¡. Jende askori, bai. Norberak bere buruari galdetu egiten dio kontu garrantsitzuei buruz. Galderok existentzia, bizitza ze arraio ote den entenditzeko egiten dira, hala da. Behin adituta, hobeki bizitzen lagunduko duen jakituria bat lortzeko. Batzuetan, bakoitza bere larruan bizitzea, benetako sofrikarioa bilakatzen baita; besteetan, gainontzekoek, lagun-hurkoek ez digute egiten bizitza batere atsegina, ez da hala? Galdera, kezka, eta zalantzok planteatzeko oso modu diferente daudela, ziur naiz. Guztiak erabat legitimoak, ziurazki. Moduak adina lagun daudela esatera ere [...]

“AGHA” ri buruz

2018-04-25T08:15:15+00:00

“AGHA” ri buruz, Lizarrako Remontival Institutuan izandako topaketa dela eta. Hitzaldian ponente bezala, bi psikoanalista: Cristina Catala eta idazten duena. Lehendabizi, diagnostikoa hau sostengatzen duten haur eta adoleszente hauen errealitatearen inguruan diskurtso diferenteak elkarrekin hitz egitea oso beharrezkoa dela iruditzen zaigu. Horrela, ikuspuntu diferente eta berebiziko ekarpenak azaldu ziren. Bigarrenez, psikoanalisiarendako atentzio falta eta mugimenduen kontrol eza seinaleak dira, mezuak, eta hizketan jarri behar dira. Ez da, hortaz, diagnostiko bat. Bere inguruarekin hartuemanak izateko garatutako moduak dira. Suposizio, aurreiritzirik gabe entzun behar ditugun interlokuzioak dira. Erantzun kimikoa ez zaigu bide egokia iruditzen. Helduek definitutako adaptazioa ixila eta gauza bihurtu daitekeena [...]

Go to Top