Helduen analisia

Helduak beren esanak, minak, erabakiak, erabaki ezak direla medio, iristen dira analisira. Bere demandaren kargu eginda, hitz egiten dute. Zertaz? Ondo ez doanaz. Beraien bizitzan ondo ibiltzen ez denaz. Gainera, ez dakite nola manejatu; eta ez dute ulertzen. Askotan, zuzenean adierazten dute ez jakitasun hori: “Ez dakit zer gertatzen zaidan”
Ez jakite hori enigma bat bezala entzuten dut nik. Pazientearen hitz eta analistaren entzuketari esker, enigma horri esanahi bat emanen zaio. Pazienteak, bere hitzaren oinarritutako prozeduraren bidez, esanahi posible bat eraikiko du, bere sufrimendu arinduko duena.