Gaztetxoekin klinika

Adoleszente bat jasotzerakoan, urte horietako gorabeherak etortzen zaizkit gogora. Hainbeste dira argitu beharreko kontuak, hatu beharreko erabakiak. Eta, kasu askotan, argitu eta hartutako horiek baldintzatuko dituzte nolako helduak izanen diren.
Bestearekiko topo egitea, lehenengo sexu eta amodio-aferak; bere gorputzarekin elkartze eta mugitzeko zailtasunak; dudak; asmatzeko desioa, baita onartu eta errespetatuak izateko gogoa; guzti horren barrenean galtzeko beldurra.
Aita-amek garrantzi handia daukate hemen. Momentu zaila da. Gaztetxoek bere burua finkatzeko premia sentitzen dute eta, askotan, aita-amek errepresentatzen duten onartutakoaren kontra egiten dute. Etxeko tentsioak ohikoak izaten dira eta komunikazio-falta, batzuetan, ikaragarria da.
Beraiekin egiten klinikan, nire esperientzian behintzat, transferentzia zabaltzeko konfiantzazko giroa eskaintzea ezinbestekoa da. Horretarako, arau eta enkoadre bat sortzen dut non beraien hitz eta akzioen arduradun egin behar diren.
Ama eta aiten parte hartzea ia-ia ezinbestekoa da, adin honetan.