“AGHA” ri buruz, Lizarrako Remontival Institutuan izandako topaketa dela eta. Hitzaldian ponente bezala, bi psikoanalista: Cristina Catala eta idazten duena.

Lehendabizi, diagnostikoa hau sostengatzen duten haur eta adoleszente hauen errealitatearen inguruan diskurtso diferenteak elkarrekin hitz egitea oso beharrezkoa dela iruditzen zaigu. Horrela, ikuspuntu diferente eta berebiziko ekarpenak azaldu ziren.

Bigarrenez, psikoanalisiarendako atentzio falta eta mugimenduen kontrol eza seinaleak dira, mezuak, eta hizketan jarri behar dira. Ez da, hortaz, diagnostiko bat. Bere inguruarekin hartuemanak izateko garatutako moduak dira. Suposizio, aurreiritzirik gabe entzun behar ditugun interlokuzioak dira. Erantzun kimikoa ez zaigu bide egokia iruditzen. Helduek definitutako adaptazioa ixila eta gauza bihurtu daitekeena ez da aukera.

Diagnostiko eztabaidagarri honi buruz, gutxienez, galderak planteatzea beharrezkoa dela pentsatzen dugu. Baita kasi automatikoki ematen den interbentzio proiokoloa ere.

Ez da gauza bera haur batek atentzio falta edota hiperaktibitatea azaltzea bere etxean tratu txarrak ematen ari badira, adibidez. Edo portaera horietaz gain, lagun imagianrioak dituela badio; edo bere pentsamendua estua eta ikuspuntu bakarrekoa bada, etabar. Horiek guztiak kontutan hartu beharrekoak dira benetako hipotesi emankorrekin lan egin nahi badugu.

Sufrimendua eta existentzian toki bat egiteko zailtasunak hasieratik ematen dira, eta modu diferentetan adierazi. Moduok intentso ta gehiegizkoak direnean, ematen diren familiaren erdigunea zalantzan jartzen dute. Aita-amen funtzio eta papera kolokan jartzeraino, hainbat kasutan. Eskolan bada, irakasleen funtzioa. Batzuetan, jakintza mediku eta zientifikora jotzen da erantzun bila. Baina nola jakin nola egin duten guraso konkretu horiek bere seme-alaba hartzean; zeinek izanen ditue erantzunak aita-ama horien berezitasunetarako eta jaio berri horri emandako tokiaren inguruko. Nola lagundu ez badugu, lehendabizi, entzuten haien esperientzia konkretua, partikularra. Horrek bakarrik, emanen digu aukera interbentziorako.

Ez dago beste biderik. Ezintasuna eta hor ematen den zailtasuna aditu beharra dago. Sufrimendu hori ez da anonimoa, ezin da tapatu etiketa baten azpian, AGHA bezalako etiketaren azpian. EZ. Haizea, Mikel, Alberto, Clara, dira. Bakoitzak bere berezitasunarekin, deiadar bat egiten du. Seguraski, beste modu batean esaterik ez dakiten deia.

Sintoma hauek beraiekin zerikustekorik izanen ez balute bezala aritzen direnak errespetatu egiten ditugu. Bakoitzak bere erabakia hartzen du. Ez dugu konpartitzen. Ez da gure posizio etikoa. Gure experientziak bere buruaren jabe egin nahi duen subjektu baten deiaren aurrean gaudela baitio.

AGHAren inguruan beste begirada bat.

2017ko martxoaren 30ean, Remontival Institutuak antolatutako topaketaren laburpena.