
Bai, esan!
Telefonoz kontsultara hots egin izan bazenu, seguraski hitzok eginen zizuten harrera. Aurkezpen honen hasieran topatzeko, hori duzu arrazoi.
Zu hemen eta hitzok irakurtzen aritzeko arrazoiak diferenteak izan daitezke. Halere, pentsa dezakegu, nola edo hala, zer ikusirik izanen duela “bizitzeko sufrimenduarekin”: hartu-eman korapilatsuak, erabaki zailak, momentu latzak; hauek guztiek mina eta atsekabea, tristezia eta angustia ekartzen dituzte.
Aipatutakoak eta beste asko izan daitezke arrazoi, psikoanalista bati demanda egiteko. Askotan, dei hau beste saiakera hutsal batzuk egin etga gero, etortzen da. Jada, ez dakigunean zer egin inposatzen diren pentsamendu, ideia eta gogoekin. Triste, nahas eta babesgabe utziak, orduan bakarrik dator.
Kasu gehienetan pazienteak , galdera edo deskripzio batekin aukezten dira:
“Zer gertatzen zait?” “Badaukat bolo bat hemen, ezin irentsi” “Zerbaitek galarazten dit harnasa hartzea” “Nola iritsi naiz hontara?” “Zergatik ezin dut ezetz esan?” “Zer espero dute besteek, nire aita-amek, nere bikoteak, seme-alabek?” “Zer nahi dut nik?” “Desesperatuta nago. Nire semeak bere burua jotzen du, etxean, eta besteak eskolan. Ez dakit zer gertatzen zaion, ezta nola lagundu ere?” “Hots egin dizut, eskolan nire alabak bakarrik ematen duela denbora gehien esan baitidate, beste haurrekin erlazionatu gabe…” “Mutil bat ezagutu nuen. Hasieran, dena ederra zen. Baina ez neukala garbi esan nionean, gauzak aldatu egin ziren. Hots egin eta hots egiten ari zait, denbora emateko esaten badiot ere. Aldatu egin duela esaten dit. Ez dakit sinetsi edo… Ez diot minik eman nahi. Berak insistitu egiten du: ez naiz ezer zu gabe, ezin nauza hórrela utzi. Gaizki pasatzen ari naiz.” “Oso bakarrik sentitzen naiz. Lehen beti neukan baten bat hitz egiteko, gauzak komentatzeko, orain ordea… Urteak badoaz, etxea hutsik, bakardadea lagun eta tristeziak jo nau. Nola egin aurre gelditzan zaidan denborari?” “Ez dakit zergatik hartu ditudan hartutako erabakiak. Batek komentatu hau ikasi behar duela, eta nik egin. Gizon bat ezagutu eta oso ondo jakin gabe ezkondu eta seme-alabak izan. Benetan, ez dakit zer egin dudan”.
Gelditu egingo naiz. Adibide moduan, nahiko adierazgarri eta esanguratsuak dira eta. Gizakiok adin guztietan eta momentu diferentetan ezagutzen ditugu, sufrimendu, bakardade, noraeza, eta zailtasun “salbaezinak”.
Norbera bere buruaren jabe egin, ezagutu eta esixtentzian toki bat topatu, ez da prozesu erraza, konfliktoz betea suertatzen baita.
Esperientziek gure gorputza markatu egiten dute eta prezipitatau egiten dira gure hitz eta ekintzetan.
Nagusiki, bi dira erantzun beharreko kuestioak. Alde batetik, sexudun gizakiak gara; bada sexu-diferentzia. Bestetik, mortalak gara, gure bizitza bukatu egiten da. Eta, bi gai eta esperientziotaz ez dugu ezer jakin nahi. Gizakiok defenditu egiten gara modu askotan bi errealitate hauetaz eta hauen inguruan antolatzaen diren besteetaz ere: desioa, Bestearekin topaketa, hitz egiten hasi aurretik, hitzeginda izan garela; mundura etortzean, dependentzia ikaragarriz jaio ginela, eta hartu gintuztenen marka ezabaezinak daramatzagula, etabar.
Honen guztiaren efektua da, Freudek esan bezala” Ego ez da nagusi bere etxean”. Hau da, norbera bere buruaren jabe dela, geure patuaren jabe garela, egiten ditugun ekintzen zergatiak badakigula, etabar, ilusioak besterik ez direla. Askotan karten gaztelu bezala gure aurrean bertan behera erortzen dira, gure zatikekta, kontradizio, eszisio lazgarrienak, argi eta garbi erakutsiz.
Honeraino iritsita, balio unibertsaleko errezetak edo egindako esaldiak zeinek esaten baitizuten zer egin behar duzun,galdetu gabe zer ikusirik duzun zuk gertatzen zaizun horretan, bila bazabiltza, agian hobe da bilatzen segitzea.
Aldiz, pentsatu edo jakin badakizu nola edo hala zu zeu inplikatuta zaudela gertatzen zaizun horretan. Pairatzen duzun hori sustraituta dagoela zure baitan. Jakin nahi baduzu nola egin horrekin beste modu batean, behin galdetuta zeure buruari ze jokatzen den hor eta zergatik egiten duzun modu horretan. Hau da zure tokia.