Call me by your name

2020-04-07T07:04:30+00:00Tags: |

“Call  me by your name”. “Sekulakoa da, al ezta? Dagoeneko, hirutan ikusi egin dut” esan zidan lagun batek, argiak piztu egin zirenean, proiekzioa bukatuta. Pixka bat harrituta bere emozio bizia zela eta, gogotsu erantzun nion oso pelikula sentikor eta ederra iruditu zitzaidala. Emozioa haratago, baita pelikulak bustitzen zaituen estetika eta poetika haratago ere, oso interegarri egin zait egun hain gaizki tratazen diren sexualitate eta amodioa horren modu zintzo eta egiazkoa aurkeztu izana. Dakizuenez, gaur egun, maitasunari leporatu egiten zaizkio hainbat eta hainbat jokabide bortitz zein oldakor. Droga bat bailitzan. Aristotelesek erresponsabilidade bikoitza ezartzen zien beraien ekintzak alkoholak bultzatuta justifikatzen zituztenei. [...]