Eskolarekin hizketan

Badira aita-ama dexente, kontsulta egiten dutenak, beren hitzetan, eskolako maistra edo orientatzaileak horrela esan diotelako.
Haurrak gero eta lehenago iristen dira eskoletara; horrela esaten baitu legeak. Egungo legediak o-3 urteko zikloa sustatzen du. Horrek, nire ustetan, famili eta eskolen arteko hartueman estu eta sendoak eskatzen ditu; are gehiago zailtasunak eta portaera bereziak atzematen direnean haur batzuengan eta, batez ere, beste profesional batek eskua hartzen duenean, psikoanalista kasu.
Eskola eta ikastetxeetako profesionalekin ditudan kontaktu eta elkarrizketak azpimarratu nahi ditut. Ikasleen ongizatea ziurtatzeko, lana aurrera eraman dezagun, ezinbestekoa iruditzen baitzait.
Bukatu aurretik, dei bat egin nahi dut. Ikasleen ongizatea bezain inportantea irakasleena ere bada. Kasu askotan, bokazioz egindako lan hori tentsio, angustia eta arriskuz beteriko eginkizuna suertatzen baita. Hortaz, zailtasunak eta frustrazioak agerian azaltzean, kontsultatu. Kontsultatu mina handiegia izan baino lehen.