“Call me by your name”.
“Sekulakoa da, al ezta? Dagoeneko, hirutan ikusi egin dut” esan zidan lagun batek, argiak piztu egin zirenean, proiekzioa bukatuta.
Pixka bat harrituta bere emozio bizia zela eta, gogotsu erantzun nion oso pelikula sentikor eta ederra iruditu zitzaidala.
Emozioa haratago, baita pelikulak bustitzen zaituen estetika eta poetika haratago ere, oso interegarri egin zait egun hain gaizki tratazen diren sexualitate eta amodioa horren modu zintzo eta egiazkoa aurkeztu izana.
Dakizuenez, gaur egun, maitasunari leporatu egiten zaizkio hainbat eta hainbat jokabide bortitz zein oldakor. Droga bat bailitzan.
Aristotelesek erresponsabilidade bikoitza ezartzen zien beraien ekintzak alkoholak bultzatuta justifikatzen zituztenei. Ze pentsatuko ote zuen maitemintzearen inguruan erabiltzen den diskurtsoaz? Norbanakoaren arduraz hitz egin beharko genuke. Galdetu beharko genuke, zeatik batzuek egiten dituzten hainbat ekintza maitasunaren izenean. Beraien izen propioa erabili beharrean.
Norberak bere barrenari begiratu beharrean, maitasunari errua bota egiten dio. Hau da hau diskurtso infantil , txatxu, eta faltsua.
Zer esan sexualitateaz? Zeharo zapuztu ta ito irudi pornografiaren azpian. Haragi, haragi izerditua, fluidoak , ez pertsonarik, ez istoriorik, ez ezer; objetu hutsak, merkantziak gaionontzekook ikus ditzagun.
Pelikulara bueltatuta, amodioa eta sexualitatea desioak gidaturik, begiradatan bildurik eta edertasun sotil eta mingarriaren momentuetan erakutsi egiten dizkigute.
Istorio honetan objektu batzuek sensualitatearen hatsa jasotzen dute, eta autoreak denbora eta bere tempusa hartuko du maitaleeen pasioak gainezka egin dezan.
Sensualitate grekoerromatarraren aipamenak, askatasuna, kultura esana, entzuna, idatzia partitura zein liburutan edota zizelatuta… eskeini egiten du marko bat, leiho bat zuzendariak bi mutil gazte hauen maitasun istorioa zabal dezan.